Iraila, 2008

Zorionak Josema eta Ainara

sailkapena

Berandu xamar izan arren, web-gune hontatik ere zoriondu nahi zaituztegu!

Izan ere, bikote honek Xabat izeneko haur bat ekarri zuen mundura Irailaren 23an. Denbora izango al du gure Josemak Gipuzkoako Halterofilia Federakuntzako presidente izan, entrenatu, lana egin, etxean lagundu eta haurra zaintzeko?

Aupa bioi!

San Mateo jaietako txapelketa - Logroño

2008ko Irailaren 27 larunbatean, logroñon ospatu zen txapelketan parte hartu zuten zkehalterofiliako gure pultsolariek; bertan Logroñoko, Burgoseko eta Iruñako taldeen aurka neurtu zirelarik. Nahiz eta lauko taldeak izan bi pultsolari baino etzeuden txapelketan parte hartzeko moduan, hirugarren batek entrenatzaile lanak egin zituelarik.

2008/2009 denboraldia martxan!

Dagoeneko eman diogu hasiera denboraldi berriari. Astelehena 15ean Senior taldea ZKE Atletismoko taldearekin batera aritu da lanean halterofilia aretoan.

Web-gunearen diseinu berria ere finkatu dugu. Hala ere, oraindik zuzenketa batzuk falta zaizkigu egiteko atal batzuetan.

bideo

sailkapena

Node One Hundred Fro One Hundred Experiments...

Torneo Santa Cruz

Irailak 13an Galdakaoko festen barnean ospatu zen Trofeo Santa Cruz txapelketak ZKEhalterofiliako partaidetza izan zuen. Bizkaiko lurraldetara Jaizki hurbildu zen Zarauzko taldearen izenean. Entrenamendu gutxi ostean marka apala baina etorkizunari begira garrantzitsua lortu zuen zarauztarrak: 68kg gorputz pisuarekin abioan 80kg eta jaso eta bultzan 100kg jaso zituen, denera 240 bat sinclair puntu lortu zituelarik, oraindik ere bere errekorretik urrun.

2008/2009 denboraldia hastear

Datorren astean, Irailaren 15an, 2008/2009 denboraldiari hasiera emango diogu.

Momentu honetan, web-gunearen diseinu berriaren proba desberdinak egiten ari gara, eta datorren astean zehar txukunduta edukitzea espero dugu. Diseinu berriaren helburua, nabigazioa erraztea da, eta lehen orria zabalduz Informazio garrantzitsuena eskura edukitzeaz gain, azken ekintzen berri jakin eta bideo aipagarriren bat ikusi ahal izatea.

Bestalde, Zarautz Saria txapelketarako web orri berezi bat eraikiko dugu.

Guri Buruz

sailkapena

Zarautz Kirol Elkarteko Halterofilia sailak ongi etorria ematen dizu!

Entrenamenduak

Entrenamenduak astelehen, astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00ak arte dira Aritzbatalde polikiroldegiko halterofilia aretoan.

Gazte eta hasi berrien entrenamenduak astearte eta ostegunetan dira, 19:00etatik 20:00ak arte. Bazkide izateko edota informazioa jasotzeko, entrenamenduetara bertaratu, kontaktatzeko formularioa erabili edo bazkidetza@zkehalterofilia.com helbidera posta bidali. ANIMATU!!