Zarautz Saria
Zarautzen badira 40 urte halterofilia gure artean dagoela. Eta honen inguruan dabiltzanak urtero herritarrei eta baita kanpotik datozenei erakusten diete kirol hau udaran antolatzen den txapelketaren bidez. Zarautzen halterofilia 1968. urtea geroztik dugu eta lehenengo aldiz ikusi zen urtea 1969. urteko “1er trofeo Pais Vasco” izan zen, Zinema frontoian ZKE eta Gipuzkoako Federazioak antolatuta. Bertan, bertako selekziotako kirolariez gain (Gazteizko Rodriguez, espainako txapelduna, Garde nafarra, …) Belgikako eta Frantziako kirolariak ere etorri ziren, hauen artean Reding, munduko errekorra zuena. Hau 3 aldiz ere etorri zen gure herriraino.

Serge Reding
Txapelketa hau, 1974an Musika plazan egitera pasa zen eta izena aldatu zuen “Trofeo Internacional de Halterofilia”. Aurrerago, “Memoriak Manuel Grijalba” izena hartu eta azkenengo txapelketa 1996. urtean ospatu zen Zarauzko Kiroldegian. Azkeneko urte horietan, Zarautzen bi halterofilia talde ere egon ziren 1994. urtetik 1996. urtera. Gaur egun duela 40 urte gure artean egon den ZKE ko halterofilia taldea bakarrik gelditzen da Zarautzen. Talde honek 1992. urtean hasi zen Halterofiliako ZARAUTZ saria antolatzen. ZKEk soilik antolatutako txapelketa da hau, eta bertan Zarauzko taldea izaten da lehian urtero urteko beste taldeen aurka. Bestetik 2002. urtean Emilio Olazabalen omenez antolatu zen txapelketa Zinemako Frontoian (Gaztelekua).
Badira hamaika kirolari, bai Zarauztar bai kanpoko, Zarautz Sarian lehian ibili direnak. Eta inori ez zaio ahazten sari honetan parte hartu izanak. Sari honen txapelduna toki ezberdinetakoak dira: Asturias, Zaragozako San Valero, Burdeosko Girondins eta baita ZKE taldeak ere 6 aldiz. Aurtengoan XIV. Saria ospatuko da uztailak 2an Zarauzko Musika Plazan ohitura denez.
