2008/2009 denboraldia martxan!

Dagoeneko eman diogu hasiera denboraldi berriari. Astelehena 15ean Senior taldea ZKE Atletismoko taldearekin batera aritu da lanean halterofilia aretoan.

Web-gunearen diseinu berria ere finkatu dugu. Hala ere, oraindik zuzenketa batzuk falta zaizkigu egiteko atal batzuetan.

Espero dugu diseinu berriaren helburua lortu izana, alegia, nabigazioa erraztea, eta lehen orria zabalduz Informazio garrantzitsuena eta azken berriak eskura edukitzeaz gain, bideo aipagarri bat ikusi eta ausazko argazkietatik galeriara iritsi ahal izatea.

Zarautz Saria txapelketarako web orri bereziaren eraikuntzari datorren astean ekingo diogu.