San Mateo jaietako txapelketa - Logroño
2008ko Irailaren 27 larunbatean, logroñon ospatu zen txapelketan parte hartu zuten zkehalterofiliako gure pultsolariek; bertan Logroñoko, Burgoseko eta Iruñako taldeen aurka neurtu zirelarik. Nahiz eta lauko taldeak izan bi pultsolari baino etzeuden txapelketan parte hartzeko moduan, hirugarren batek entrenatzaile lanak egin zituelarik.
Txapelketa horretaz gain, gure pultsolarien artean dema sortu zen udara igaro ondoren zer nolako maila erakutsiko zuten gaienan. Eta hori zela eta txapelketan partu hartu zuten Borja Bravok eta Jon Mendizabalek apustu bana egin zuten Jaizki Mendizabalekin. Gauzak honela zirela joan ziren Logroñora gure bi pultsolariak Inko Illarramendi entrenatzaile zutelarik.
Taldekako txapelketan zeregin handirik etzegoen, izan ere zarauztar taldea beste taldeak baino txikiagoa izatea erabakigarria izaten da. Bakarkako txapelketari so eginez, forma ona erakutsi zuten gure pultsolariek eta Borjak bere apustu pertsonala irabazi zuen 205 kilo altxatuaz totalean; bestalde Jonek etzuen hainbeste zorte izan, zeren bigarren modalitatean hasieratik hasi zen gogor 125kilori ekin nahian. 125 kilo horiek jaso izan balitu 220 totala eskuratuko luke, bere apustu pertsonala irabaziz, baina ezin izan zen hala suertatu.

Iruzkina
O-tar-te-ko-a!! Nahi du-gu!!
Beno, Logroñok txapelketaz gain beste xarma batzuk ditu egia esan.
Inko presidentea! eta Euskara Teknikaria (E.T. ;P)