Jon Tecedor Txapeldunari Omenaldia

sailkapena

Larunbatean, Jon Tecedor txapeldunari omenaldia egin zitzaion Zizurkilen. Goizez, espainiako txapelketarako sailkatzeko txapelketa berezi bat egon zen, eta arratsaldez Jon Tecedorren oroimen ekitaldia.

Arratsaldeko zatian, Jonen inguruko jendeaz gain halterofiliaren inguruko jende ugari bildu zen, beterano eta gazte; aurpegi zaharrak berriz ikusi eta oroimenak ekartzeko giro hunkigarria sortu zen bertan. Ekitaldia hasteko, musikaz lagunduta bertso bat irakurtzen zen bitartean, jasoaldi bat egin genuen bertaratu ginenok bere omenez. Jarraian, halterofilia txapelketa txiki bat egin zen, atsedenaldian Aimar Irigoienek irekitako harri jasotzaile erakustaldi bat egon zelarik.

Omenaldi polita izan zen larunbatekoa, eta euriak eta hotzak ez zuen eragotzi jendea bertaratzea.