XVIII. Zarautz Saria

Uztailaren 12an ospatu zen Zarauzko Halterofiliako XVIII. saria.

Ondartzako pasealekuan izan ziren lehian Zaruzko taldea, Burgoseko Sol y Luz taldea eta Ziburuko Halterofilia taldeak.
Txapelketaren hasieran, Zarauzko Hugo Agoües, Aitor Martinez, Ibon Eguskiza eta Danel Lopez gazteek, Halterofiliaren teknika erakustaldi aparta erakutsi zuten, berau menderatzen dutela frogatuz.
Geroago, helduen txanda izan zen. Bertan Zarauzko A taldeak lortu zuen garaipena 200 puntu atera zizkiolarik bigarren suertatu zen Ziburuko taldeari. Hirugarren Burgoseko Sol Y Luz taldea sailkatu zen eta laugarrenak ZKE B taldea.
Banakako sailkapenean, Burgoseko Jason Santana izan ze lehena 276,177 punturekin, Jon Mendizabal Zarauztarra bigarren 267,815 punturekin eta hirugarren Israel Padrones 264,697 punturekin. Seguidan Inko, Borja eta Jairo zarauztarrak sailkatu ziren.
Txapelketaren ondoren Joxe Ramon Iruretagoiena (Izeta II.a) eta Jexus Mari (Izeta III.a) Iruretagoiena anaiak harri saio ikusgarria eskeini zioten gurutz gorriaren parean bildu ziren ikusle guztiei.

Taldekako sailkapena:

Pos. Taldea Ptos
1 ZKE A 770,29
2 Ziburu 577,68
3 Burgos 540,87
4 ZKE B 399,27

Banakako sailkapena:

Pos. Izena Taldea A (Kg) DT (Kg) Total (Kg) Ptos Sinclair
1 Jason Santana Sol y Luz (Burgos) 104 123 227 276,18
2 Jon Mendizabal ZKE A 100 130 230 267,82
3 Israel Padrones Sol y Luz (Burgos) 85 105 190 264,70
4 Inko Illarramendi ZKE A 92 112 204 251,87
5 Borja Bravo ZKE A 90 120 210 250,60
6 Jairo Esteban ZKE B 95 122 217 245,83
7 PhillipeFaugeras Ziburu 65 80 145 208,21
8 Gael Dejan Ziburu 75 92 167 197,63
9 Xabier Lizaso Ziburu 65 76 141 171,83
10 Dani Higon ZKE B 60 80 140 153,44

Argazkiak hemen