III. Emilio Olazabal Memoriala

sailkapena


Kartela


Uztailaren 17ko III. Emilio Olazabal Memorialari. Egun osoko ekintza izango da Zarauzko itsasertzeko pasealekuan, goizean gazteen txapelketa
eta arratsaldean txapelketa absolutua izango dituelarik.

XIX. Gazteen Aiala Halterofilia Saria

16 urtetik behera duten 3 partaideko taldeak lehian:

  • Kataluniako selekzioa den Molins de Rei taldea.
  • Estatu mailan puntako gazteak dituen Galdakaoko taldea.
  • ZKE Halterofilia taldeko gazteak.

Txapelketa taldekakoa eta bakarkakoa izango da. Taldekakoan, talde bakoitzeko 3 partaideen puntuaketa batuko da, eta talde txapeldunak Aiala saria eskuratuko du.

  • 11:00 – 13:30 Gazteen Zarauzko Halterofilia Saria.
  • 13:30 – 14:00 Harri-jasotzaile eta aizkolari gazteen erakustaldia.
  • 14:00 - 14:15 Sari banaketa

XIX. Zarautz saria

Taldekako txapelketa izango da. Talde bakoitzeko 3 partaideen puntuaketa batuko da, eta talde txapeldunari ZARAUTZ
SARIA emango zaio, beste taldeek ere oroigarria izango dute.


  • 17:00 – 18:00 Abiada modalitatea.
  • 18:00 – 19:15 Kargatze eta Altxatze modalitatea.
  • 19:15 – 19:45 Harri-jasotze eta aizkolaritza erakustaldia.
  • 19:45 - 20:15 Sari banaketa eta agurra

3 partaideko 5 talde lehian:

  • Errioxako selekzioa:

Espainiako txapelketara aurkezten duen taldeko 4 partaidek hartuko dute parte Zarautz Halterofilia Sarian. Aipagarriak, Errioxako txapeldun diren Gaitan anaiak.

Iparraldeko halterofilia bizirik mantentzen duen klub gaztea, eta dagoeneko Zarautz Sariko talde klasiko bat.


Frantzian dagoen halterofilia talderik hoberenetarikoa da Reims-ek duena. Talde honetan beti egon dira txapeldun handiak, gazteenetatik hasita senior eta master maila arte.

Talde historikoa. Bertako kirolariek ibilbide arrakastatsua dute (ZKE Halterofiliak Elkarte bezala dituen adina urte halterofilian), eta gaur egun master
kategorietan Alemania mailan goian dabilen taldea da.

  • ZKE Halterofilia


Txapelketaren Kokalekua

Txapelketa gunea malekoian, Lecera eta Gurutz Gorri artean.

Kokalekua: Lecera eta Gurutz Gorri artean