Euskadiko Kadete eta Promesen Liga

Atzo arratsakdean, Azaroak 5, Danel Lopez eta Ibon Eguskiza zarauztar gazteak Galdakaon izan zen Euskadiko Kadete eta Promesen ligaren 3. jardunaldian izan ziren lehian Gipuzkoako taldearekin batera.

Ibonek Abioan 55 kg jaso zituen eta Kargatze altxatzean 70 kg. Horrela, kadeteen sailkapenean 4. postua eskuratu zuelarik.

Danelek ere saio aparta egin zuen, Abiadan 77 kg eta Kargatze altxatzean 95 kilorekin promesen sailkapenean 5. postua lortu zuelarik. Zarauztarra 2. postua emango zion 100 kiloak ere jasotzen saiatu zen eta oso gutxigatik ezin izan zuen altxaldi ona lortu.

Emaitza hauekin gainera, Gipuzkoako taldeek lehenengo postua lortu zuten bi sailkapenetan.

Zorionak!!!