Gipuzkoako Senior Txapelketa 2008/IV/12

sailkapena

ZKE Halterofiliak ezin hobeto ekin zion bere 40. denboraldiari. Larunbatean izan zen Gipuzkoako Senior Txapelketara sei atleta sailkatu eta bertan bost domina lortu zituzten zarauztarrek.

Jaizki eta Jon Mendizabal anaiek urrezko bina domina lortu zituzten 77 eta 94 kiloko kategorietan. Jonen kategoria berdinean Jairo Estebanek zilarrezko domina lortu zuen. 85 kiloko kategorian berriz, Borja Bravo, Inko Illarramendi eta Pedro Gonzalez gogor jardun ziren Zizurkiletik etorritako eta espainiako selekzioaren parte den Teddy Martinez aurre zutela. Azkenean Borjak zilarrezko domina lortu zuen, Inkok brontzezkoa eta Pedrok laugarren postua.

Oso pozik amaitu zuten Enrike Kortajarena eta Juan Mendizabal entrenatzaileek zarauztarren emaitzekin. Denboraldiari hasiera emateko oso emaitza onak direla zioen Enrikek.


Emaitzak:

Kat. Pos. Izena Taldea A DT TO
69Kg 1 Ekaitz Kortajarena Danena 80 Kg 110 Kg 190 Kg
  2 Patxi Hernandez Danena 75 Kg 85 Kg 160 Kg
             
77Kg 1 Jaizki Mendizabal ZKE 90 Kg 105 Kg 195 Kg
  2 Aritz Salaberria Danena 80 Kg 100 Kg 180 Kg
             
85Kg 1 Teddy Martinez Danena 110 Kg 140 Kg 250 Kg
  2 Borja Bravo ZKE 85 Kg 115 Kg 200 Kg
  3 Inko Illarramendi ZKE 80 Kg 95 Kg 175 Kg
  4 Pedro Gonzalez ZKE 65 Kg 85 Kg 150 Kg
             
94Kg 1 Jon Mendizabal ZKE 102 Kg 131 Kg 233 Kg
  2 Jairo Esteban ZKE 85 Kg 115 Kg 200 Kg
             
105Kg 1 Dani Legorburu Danena 75 Kg 92 Kg 167 Kg


  Sailkapen Orokorra    
Pos. Izena
Taldea Puntuak
1 Teddy Martinez Danena 297,43
2 Ekaitz Kortajarena Danena 272,19
3 Jon Mendizabal ZKE 271,01
4 Jaizki Mendizabal ZKE 259,68
5 Borja Bravo ZKE 240,13
6 Aritz Salaberria Danena 236,45
7 Jairo Esteban ZKE 229,66
8 Patxi Hernandez Danena 219,42
9 Inko Illarramendi ZKE 208,2
10 Dani Legorburu G. Danena 185,47
11 Pedro Gonzalez ZKE 183,04