Gipuzkoako Txapelketa Absolutoa 2008/V/3

sailkapena

Emaitza onak lortu zituzten ZKE Halterofiliako kideek Larunbatean Zarautzen ospatutako Gipuzkoako Txapelketa Absolutoan. Zarauzko 5 kidek parte hartu eta domina bana irabazi zuten.

Jaizki eta Jon Mendizabalek urrezko domina bana lortu zituzten 77 eta 94 kiloko kategorietan. Inko Illarramendik eta Dani Higonek zilarrezko domina bana lortu zituzten 94 eta 105 kiloko kategorietan eta Borja Bravok brontzezko domina lortu zuen 85 kiloko kategoria lehiatuan.

Sailkapen orokorrean, Jonek lortutako laugarren postuak eta Jaizkiren zazpigarrenak Martxoaren 24an Gazteizen ospatuko den Euskadiko txapelketarako txartela eman die. Lastima Borja Euskadiko txapelketarako sailkapena lortzeko atarian geratu zela.

Bestalde, Inko bere berreskurapenean pauso handiak ematen ari dela zioen Enrike Kortajarena teknikoak.
Aipatzekoa da baita ere Daniren estreinaldi aparta. Bere lehenengo txapelketa izan zen, eta zilarrezko domina lortzeaz gain, hurrengo larunbatean Gazteizen izango den Euskadiko Kadete eta Promesen ligarako Gipuzkoako taldea defenditzeko hautatua izan da.



Emaitzak:

Kat. P. Izena Taldea A DT TO
56Kg 1 Adrian Sasiain M. Danena 45Kg 55Kg 100Kg
69Kg 1 Igor Sasiain M. Danena 100Kg 126Kg 226Kg
2 Ekaitz Kortajarena I. Danena 88Kg 110Kg 198Kg
3 Jon Sasiain M. Danena 85Kg 105Kg 190Kg
77Kg 1 Jaizki Mendizabal S. ZKE 90Kg 105Kg 195Kg
2 Angel Martin M. Danena 88Kg 100Kg 188Kg
3 Aritz Salaberria K. Danena 75Kg 100Kg 175Kg
85Kg 1 Teddy Martinez O. Danena 120Kg 160Kg 280Kg
2 Javier Aramburu C. Argitrans Irun 95Kg 125Kg 220Kg
3 Borja Bravo U. ZKE 85Kg 117Kg 202Kg
4 Mikel Quintana C. Danena 80Kg 100Kg 180Kg
94Kg 1 Jon Mendizabal S. ZKE 105Kg 130Kg 235Kg
2 Inko Illarramendi A. ZKE 90Kg 105Kg 195Kg
105Kg 1 Dani Legorburu G. Danena 75Kg 95Kg 170Kg
2 Dani Higon A. ZKE 50Kg 70Kg 120Kg
105Kg 1 Jokin Urkizu S. Danena 70Kg 100Kg 170Kg


  Sailkapen Orokorra    
Pos. Izena
Taldea Puntuak
1 Teddy Martinez O. Danena 333,13
2 Igor Sasiain M. Danena 302,39
3 Ekaitz Kortajarena I. Danena 282,03
4 Jon Mendizabal S. ZKE 274,08
5 Javier Aramburu C. Argitrans Irun 273,19
6 Jon Sasiain M. Danena 267,6
7 Jaizki Mendizabal S. ZKE 258,49
8 Angel Martin M. Danena 244,8
9 Borja Bravo U. ZKE 241,05
10 Aritz Salaberria K. Danena 233,05
11 Inko Illarramendi A. ZKE 230,64
12 Mikel Quintana C. Danena 221,16
13 Dani Legorburu G. Danena 189,18
14 Jokin Urkizu S. Danena 176,54
15 Adrian Sasiain M. Danena 165,79
16 Dani Higon A. ZKE 134,66