Emilio Olazabal Memoriala – XVII. Halterofiliako Zarautz Saria

sailkapena

Aurtengoan, duela hiru urte bezala (2005) Emilio Olazabal gogora ekarri nahian, ekitaldi berezi bat antolatuko dugu. Denongatik jakina da, Emiliok Gipuzkoako Halterofiliarentzat eta Zarauzko kirolarentzat egindako lan guztia. Gainera Euskadi osoko halterofiliak ere asko du berari eskertzekoa.

Guztira, 52 kirolarik hartuko dute parte uztailaren 12an egun osoan zehar Zarauzko Malekoian antolatuko diren 2 txapelketetan:

  • 11:00 – 13:30 Gazteen Zarauzko Halterofilia Saria
  • 13:30 - 14:00 Sari banaketa
  • 15:30 – 17:30 XVII. Zarautz Saria lehen tanda
  • 17:30 – 18:00 Harrijasotzaileen erakustaldia
  • 18:00 – 20:00 XVII. Zarautz Saria bigarren tanda
  • 20:00 - 20:30 Sari banaketa

Goizez gaztetxoenak jardungo dira lehian, eta arratsaldez nazioarteko txapelketa izango dugu, bertan maila handiko pultsulariak jardungo dira. Emilio Olazabal Memorialaren buruzko informazioa interneten ikusi ahal izango da www.zkehalterofilia.com helbidean. Ordutegiak behin-behinekoak dira.

Gazteen Zarauzko Halterofilia Saria

16 urtetik behera duten 4 partaideko taldeak lehian. Bizkaiako, Kataluniako eta Gipuzkoako selekzioak.

Txapelketa taldekakoa eta bakarkakoa. Taldekakoan, talde bakoitzeko 4 partaideen puntuaketa banatuko da, eta talde txapeldunari emango zaio saria. Bakarkakoan partaide bakoitzaren puntuaketaren arabera 3 lehendabizikoei emango zaie saria.

XVII. Zarautz saria

Taldekako txapelketa da. Talde bakoitzeko 4 partaideen puntuaketa batuko da, eta talde txapeldunari ZARAUTZ SARIA emango zaio, beste taldeek ere oroigarria izango dute. Bakarkakoan partaide bakoitzaren puntuaketaren arabera 3 lehendabizikoei emango zaie saria.

4 partaideko 6 talde lehian:

  • Errioxako selekzioa.
  • Gipuzkoako selekzioa
  • Les amis de la fonte (Donibane Lohizune)
  • Saint Medard et Jalles, Bordele, Frantzia
  • ZKEhalterofilia

Gainera 2007. urtean hil den Lionel Gastal-i omenaldia egingo zaio. Azkeneko urteetan Les Amis de la Fonte taldearekin parte hartu izan du. Halterofiliaz gain Harri-jasotzailea ere bazen mutil hau. Horregatik omenaldiaren barne Harri-jasotzaileekin saio bat eskainiko da txapelketaren barne.


Errioxako selekzioa

Errioxako federazioak Espainiako txapelketara aurkezten duen taldeko 4 partaidek hartuko dute parte Zarautz Halterofilia Sarian. Aipagarriak, Errioxako txapeldun diren Gaitan anaiak.

Gipuzkoako selekzioa

Gipuzkoako federazioko senior selekzioko 4 kirolarik hartuko dute parte Zarautz Halterofilia Sarian. Gipuzkoako Selekzioa da Euskadiko egungo txapelduna eta Euskadiko selekzioaren ere parte hartzen dute.

Saint Medard et Jalles (Bordele)

1952. urtean sortu zen talde hau Bordeleko Saint Medard et Jalles auzoan. Urte hauetan zehar, Frantziako taldekako txapeldunak izan dira, eta Frantziako selekzioan parte hartu izan duten kirolariak ere izan dituzte.

http://smjhm.free.fr/

Les amis de la fonte (Donibane Lohizune)

Taldea 1993. urtean sortu zen, Donibane Lohizunen Euskal Herriko kostan kokatzen da. Nahiz eta talde nahiko berria izan, 2003. urtean bazituen 300 bazkide. Aurtengoan, Euskadiko txapelketan hartuko dute parte, horrela Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi eta Nafarroa izango dira lehian txapelketa horretan. Gainera aurtengoan Altxkadi saria antolatuko dute.

http://perso.wanadoo.fr/lesamisdelafonte/

ZKE halterofilia

1968. urtean jaiotako taldea. Azpimarratzekoa azkenengo urteetan lortutako emaitzak. Espainiako Junior txapelketako zilarrezko dominak. Espainiako unibertsitate txapelketetan hainbat urrezko, zilarrezko eta brontzezko domina. Euskadiko selekzioko partaideak, eta taldeka, Espainiako taldekako txapelketako finalerako historian lehenengo aldiz klasifikazioa (2003), eta finalean 8. postua (2004).

http://www.zkehalterofilia.com


Puntuaketa

Aipatzekoa da, taldeak mutilez, neskez edo mistoak izan daitezkeela. Norberaren puntuazioa lortzeko ondorengo taula erabiliko da. Bertan, bakoitzak altzatakoarekin, bakoitzaren gorputz pisua eta mutila edo neska izanik, puntuazio faktorea hartzen da, eta arrankadan eta bi denboratan altzatakoari kentzen zaio. Bi balio hauen baturarekin lortuko da puntuazioa.

Adibidez, 100kg pisatzen duen gizonezko pultsulari batek arrankadan 140kg. altzatzen baditu eta bi denboratan 180kg., gizonezkoa izanik eta bere gorputz-pisuaren arabera, 97,5eko puntuazio faktorea dagokio. Bere puntuaketa orduan: (140-97,5)+(180-97,5)=125 puntu lirateke.

Puntuaketarako taula

Gorputz pisua 31,0 32,0 33,0 34,0 35,0 36,0 37,0 38,0 39,0 40,0
Gizonezkoa 22,5 23,0 23,5 24,0 24,5 25,0 25,5 26,0 26,5 27,0
Emakumezkoa 2,0 2,5 3,0 3,5 4,0 4,5 5,0 5,5 6,0 6,5
Gorputz pisua 41,0 42,0 43,0 44,0 45,0 46,0 47,0 48,0 49,0 50,0
Gizonezkoa 27,5 28,0 28,5 29,0 29,5 30,0 30,5 31,0 32,0 33,0
Emakumezkoa 7,0 7,5 8,0 8,5 9,0 9,5 10,0 10,5 11,0 11,5
Gorputz pisua 51,0 52,0 53,0 54,0 55,0 56,0 57,0 58,0 59,0 60,0
Gizonezkoa 34,5 36,0 37,0 38,5 40,0 42,0 44,0 46,0 48,0 50,0
Emakumezkoa 12,0 13,0 14,0 15,0 16,0 17,5 18,5 20,0 21,5 23,0
Gorputz pisua 61,0 62,0 63,0 64,0 65,0 66,0 67,0 68,0 69,0 70,0
Gizonezkoa 52,0 54,0 56,0 57,5 59,0 60,5 62,0 63,5 65,0 66,5
Emakumezkoa 24,5 26,0 27,0 28,0 29,0 30,0 31,0 32,0 33,0 33,5
Gorputz pisua 71,0 72,0 73,0 74,0 75,0 76,0 77,0 78,0 79,0 80,0
Gizonezkoa 68,0 69,5 70,5 71,5 72,5 74,0 75,5 77,0 78,0 80,0
Emakumezkoa 34,5 35,0 36,0 36,5 37,5 38,0 38,5 39,0 39,5 40,0
Gorputz pisua 81,0 82,0 83,0 84,0 85,0 86,0 87,0 88,0 89,0 90,0
Gizonezkoa 81,0 82,0  83,0 84,0 85,0  86,0 87,0 88,0 89,0 90,0
Emakumezkoa 40,5 41,0 41,5 42,0 42,5 43,0 43,5 44,0 44,5 45,0
Gorputz pisua 91,0 92,0 93,0 94,0 95,0 96,0 97,0 98,0 99,0 100,0
Gizonezkoa 91,0 92,0 93,0 94,0 95,0 95,5 96,0 96,5 97,0 97,5
Emakumezkoa 45,5 46,0 46,5 47,0 47,5 48,0 48,5 49,0 49,5 50,0
Gorputz pisua 101,0 102,0 103,0 104,0 105,0 106,0 107,0 108,0 109,0 110,0
Gizonezkoa 98,5 99,5 100,5 101,0 102,0 103,0 103,5 103,5 104,0 104,0
Emakumezkoa 50,5 51,0 51,5 52,0 52,5 53,0 53,0 53,5 53,5 54,0
Gorputz pisua 111,0 112,0 113,0 114,0 115,0 116,0 117,0 118,0 119,0 120,0
Gizonezkoa 104,0 104,5 104,5 105,0 105,0 105,5 106,0 106,5 107,0 107,5
Emakumezkoa 54,0 54,5 54,5 55,0 55,0 55,0 55,5 55,5 55,5 56,0
Gorputz pisua 121,0 122,0 123,0 124,0 125,0 126,0 127,0 128,0 129,0 130,0
Gizonezkoa 108,0 108,5 109,0 109,5 110,0 110,5 111,0 111,5 112,0 112,5
Emakumezkoa 56,0 56,0 56,5 56,5 56,5 57,0 57,0 57,0 57,5 57,5
Gorputz pisua 131,0 132,0 133,0 134,0 135,0 136,0 137,0 138,0 139,0 140,0
Gizonezkoa 113,0 113,5 114,0 114,5 115,0 115,5 116,0 116,5 117,0 117,5
Gorputz pisua 141,0 142,0 143,0 144,0 145,0 146,0 147,0 148,0 149,0 150,0
Gizonezkoa 118,0 118,5 119,0 119,5 120,0 120,5 121,0 121,5 122,0 122,5
Gorputz pisua 151,0 152,0 153,0 154,0 155,0 156,0 157,0 158,0 159,0 160,0
Gizonezkoa 123,0 123,5 124,0 124,5 125,0 125,5 126,0 126,5 127,0 127,5