Emilio Olazabal Memoriala – XVII. Halterofiliako Zarautz Saria
Uztailaren 12an egun osoan zehar Zarauzko Malekoian.
Aurtengoan, duela hiru urte bezala (2005) Emilio Olazabal gogora ekarri nahian, ekitaldi berezi bat antolatuko dugu. Denongatik jakina da, Emiliok Gipuzkoako Halterofiliarentzat eta Zarauzko kirolarentzat egindako lan guztia. Gainera Euskadi osoko halterofiliak ere asko du berari eskertzekoa.
Guztira, 52 kirolarik hartuko dute parte uztailaren 12an egun osoan zehar Zarauzko Malekoian antolatuko diren 2 txapelketetan:
- 11:00 – 13:30 Gazteen Zarauzko Halterofilia Saria
- 13:30 - 14:00 Sari banaketa
- 15:30 – 17:30 XVII. Zarautz Saria lehen tanda
- 17:30 – 18:00 Harrijasotzaileen erakustaldia
- 18:00 – 20:00 XVII. Zarautz Saria bigarren tanda
- 20:00 - 20:30 Sari banaketa
Goizez gaztetxoenak jardungo dira lehian, eta arratsaldez nazioarteko txapelketa izango dugu, bertan maila handiko pultsulariak jardungo dira. Emilio Olazabal Memorialaren buruzko informazioa interneten ikusi ahal izango da www.zkehalterofilia.com helbidean. Ordutegiak behin-behinekoak dira.
Gazteen Zarauzko Halterofilia Saria
16 urtetik behera duten 4 partaideko taldeak lehian. Bizkaiako, Kataluniako eta Gipuzkoako selekzioak.
Txapelketa taldekakoa eta bakarkakoa. Taldekakoan, talde bakoitzeko 4 partaideen puntuaketa banatuko da, eta talde txapeldunari emango zaio saria. Bakarkakoan partaide bakoitzaren puntuaketaren arabera 3 lehendabizikoei emango zaie saria.
XVII. Zarautz saria
Taldekako txapelketa da. Talde bakoitzeko 4 partaideen puntuaketa batuko da, eta talde txapeldunari ZARAUTZ SARIA emango zaio, beste taldeek ere oroigarria izango dute. Bakarkakoan partaide bakoitzaren puntuaketaren arabera 3 lehendabizikoei emango zaie saria.
4 partaideko 6 talde lehian:
- Errioxako selekzioa.
- Gipuzkoako selekzioa
- Les amis de la fonte (Donibane Lohizune)
- Saint Medard et Jalles, Bordele, Frantzia
- ZKEhalterofilia
Gainera 2007. urtean hil den Lionel Gastal-i omenaldia egingo zaio. Azkeneko urteetan Les Amis de la Fonte taldearekin parte hartu izan du. Halterofiliaz gain Harri-jasotzailea ere bazen mutil hau. Horregatik omenaldiaren barne Harri-jasotzaileekin saio bat eskainiko da txapelketaren barne.
Errioxako selekzioa
Errioxako federazioak Espainiako txapelketara aurkezten duen taldeko 4 partaidek hartuko dute parte Zarautz Halterofilia Sarian. Aipagarriak, Errioxako txapeldun diren Gaitan anaiak.
Gipuzkoako selekzioa
Gipuzkoako federazioko senior selekzioko 4 kirolarik hartuko dute parte Zarautz Halterofilia Sarian. Gipuzkoako Selekzioa da Euskadiko egungo txapelduna eta Euskadiko selekzioaren ere parte hartzen dute.
Saint Medard et Jalles (Bordele)
1952. urtean sortu zen talde hau Bordeleko Saint Medard et Jalles auzoan. Urte hauetan zehar, Frantziako taldekako txapeldunak izan dira, eta Frantziako selekzioan parte hartu izan duten kirolariak ere izan dituzte.
Les amis de la fonte (Donibane Lohizune)
Taldea 1993. urtean sortu zen, Donibane Lohizunen Euskal Herriko kostan kokatzen da. Nahiz eta talde nahiko berria izan, 2003. urtean bazituen 300 bazkide. Aurtengoan, Euskadiko txapelketan hartuko dute parte, horrela Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi eta Nafarroa izango dira lehian txapelketa horretan. Gainera aurtengoan Altxkadi saria antolatuko dute.
http://perso.wanadoo.fr/lesamisdelafonte/
ZKE halterofilia
1968. urtean jaiotako taldea. Azpimarratzekoa azkenengo urteetan lortutako emaitzak. Espainiako Junior txapelketako zilarrezko dominak. Espainiako unibertsitate txapelketetan hainbat urrezko, zilarrezko eta brontzezko domina. Euskadiko selekzioko partaideak, eta taldeka, Espainiako taldekako txapelketako finalerako historian lehenengo aldiz klasifikazioa (2003), eta finalean 8. postua (2004).
http://www.zkehalterofilia.com
- hasi saioa edo harpidetu iruzkinak bidaltzeko
