Gipuzkoako Txapelketa Absolutua (1/3)


Entrenamenduak

Uda ostean entrenamenduak hasi dira ZKEhalterofiliarentzat. Giro benetan ederra dago halterofiliako aretoan. Halterofiliako pultsolariez gain, beste hainbat kirolarik egiten dute beraien prestakuntza ZKEhalterofiliakoen teknikoen begiradapean.

Zorionak Josema eta Ainara

sailkapena

Berandu xamar izan arren, web-gune hontatik ere zoriondu nahi zaituztegu!

Izan ere, bikote honek Xabat izeneko haur bat ekarri zuen mundura Irailaren 23an. Denbora izango al du gure Josemak Gipuzkoako Halterofilia Federakuntzako presidente izan, entrenatu, lana egin, etxean lagundu eta haurra zaintzeko?

Aupa bioi!

San Mateo jaietako txapelketa - Logroño

2008ko Irailaren 27 larunbatean, logroñon ospatu zen txapelketan parte hartu zuten zkehalterofiliako gure pultsolariek; bertan Logroñoko, Burgoseko eta Iruñako taldeen aurka neurtu zirelarik. Nahiz eta lauko taldeak izan bi pultsolari baino etzeuden txapelketan parte hartzeko moduan, hirugarren batek entrenatzaile lanak egin zituelarik.

Sindikatu edukia