II. Jose Mari Illarramendi Halterofilia Saria


Uztailaren 13an, Emilio Olazabalekin batera 1968an zarauzko halterofiliari hastapena emango zion Jose Mari Illarramendi ekarriko du gogora aurtengo halterofilia ekitaldi bereziak. Bertan 20 jasotzailek hartuko dute parte, eta harrijasotzaile erakustaldiak ere izango ditugu.

Hurbilduko diren halterofilia taldeak 4 izango dira: Ziburuko Halterofilia Elkartea, Akitaniako selekzioa, Iruñeako Anaitasuna taldea eta bertako Zarautz Kirol Elkarteko halterofilia taldea. Ekitaldiko ohiko halterofilia lehiaketaz gain, Iruñea eta Zarauzko taldeentzat Espainiako ligarako puntuagarria izango da txapelketa hau, beraz, Espainiako ligak eskatzen duen bezala 6 partaidek osaturiko taldeak aurkeztuko dituzte bi talde hauek, Zarauzko halteoriflia sari honetarako beharrezkoak direnak baino 2 gehiago.

Herri kirol erakustaldietan, Izetarrak eta Zarautz Kirol Elkarteko herri kirol saileko harrijasotzaile gazteak izango ditugu.

 

II. Jose Mari Illarramendi halterofilia saria Zarauzko malekoian ospatuko da, Gurutze Gorri ondoan (euria izanez gero Aritzbatalde Pilotalekuan izango da) eta ondokoa da programa:

  • 16:00 – 16:15 Ekitaldiaren aurkezpena
  • 16:15 – 16:35 ZKEko Herri Kirol sailaren erakustaldia
  • 16:35 – 18:10 Lehen halterofilia tanda
  • 18:10 – 18:35 ZKEko Herri Kirol sailaren erakustaldia
  • 18:35 – 20:10 Bigarren halterofilia tanda
  • 20:10 – 20:35 ZKEko Herri Kirol sailaren erakustaldia
  • 20:35 – 21:00 Sari banaketa eta agurra