III Jose Mari Illarramendi Memoriala


III. Jose Mari Illarramendi Memoriala – Halterofilia Zarautz Saria pasa den larunbatean, 2014ko uztailak 12a, Zarauzko Malekoian ospatu zen . Puntako halterofiliaz gozatzeko aukera ezin hobea izan zuten txapelketa guneraino urbildutako denak.

III Jose Mari Illarramendi Saria Kartela

Lehian 4 partaideko 6 talde izan ziren: Akitaniako taldea, Burgosko Sol y Luz taldea eta ZKEhalterofiliako 4 talde. Guztira 21 gizonezko eta emakumezko bat zein ala zein. Pultsolari bakoitzaren puntuaketa gorputz pisua, jasotako pisua eta sexuaren arabera kalkultazen denez, gorputz pisu eta sexu ezberdineko pultsolariak elkarrekin lehiatu daitezke.

Famili argazkia

Txapelketa aurretik, azpimarratzekoak ziren Burgostik etorritako Ivan Garcia pultsolaria, 10 aldiz Espainiako txapeldun 62kg arteko kategorian, azkenengo urteetan espainiako selekzioarekin europa eta munduko txapelketan parte hartutakoa eta meditarreneoko jokoetan medailduna, gaur egun abenduan ospatuko den munduko txapelketari begira prestakuntzan, alde batetik. Eta besterik Bordeleko Benjamin Hennequin, Zarautzera bueltatu dena 10 urte ondoren, frantziako txapelduna, London eta Beijingo joko olinpikoetan parte hartutakoa Frantziako selekzioarekin eta 2011ako Munduko Txapelketan zilarrezko domina lortutakoa, egun Parisen Rio Janeiroko joku olinpikoei begira prestakuntzan.

2014-07-11 22.14.03

2014-07-11 21.22.18

Nahiz eta goizean euria hasi zen, antolakuntzak malekoiko gunea egokitu zuen txapelketari begira egun euritsuari begira kiroldegia prestatuta izan arren. Goizeko txanda 30min. atzeratu ondoren eguraldia lagun, lehenengo 10 pultsolariak ekin zioten lehiari Oyarzabal, Sola eta Etxebeste epaileen begiradapean. Zarauztarren artean Ximon Lopez, Imanol Zulaika, Ibon Eguzkiza, Inko Illarramendi, Jon Mendizabal eta Manu Alfonso. Honez gain, ZKEko Herri Kirol saileko Eizaguirre, Xabat eta Izeta II ere erakustaldia egin zuten.

Goiz euritsua

Txapelketa gunea

Herri kirolak

Aipatzekoak Jon Mendizabalek bere marka pertsonala lortuaz txanda irabazi zuela eta Ibon Eguzkitzak 2013an kargatze altxatzen jasotakoaren inguruan ibili zela abioan eta Imanol Zulaikak aurreko urtekoaren bikoitza baino gehiago jaso zuelarik.

Argazkia goizez 02050

Jon Mendizabal

Arratsaldez berriz, eguraldia lagun eta ikusle mordo baten aurrean, neska bat eta 11 mutil lehian Veiga, Zulaika eta Juanikorena epaileekin. Zarauztarrak Stephan Tsirkin, Borja Bravo, Jaizki Mendizabal, Unai Jimeno, Danel Lopez, Jose Luis Albertino eta Wilfre De La Cruz.

P1630415

Argazkia01696

Aipatzekoak Stephan Tsirkin-en lortutako total olinpikoa, 280kg-kin Errusiako txapelketarako sailkapena lortu zuen. Borja Bravok bere marka pertsonala hobetu eta abioan 100kg-ko muga psikologikoa gainditu zuen. Eta Danel ZKEhalterofiliakin berriz lehian aurreko urtean Anaitasunaren elastikoarekin jardun ostean. Zarautz Sarian debuta egin zuten Zkehalterofiliako bi pultsolarik Unai eta Ximon. Eta 100kg lehenengo aldiz jasotzeko lehian, Ibon, Wilfre eta Manu oraingoan ez ziren gai izan helburu hori lortzeko.Ea hurrengo zitan lortzerik ahal duten.

Gainera arratsaldez ere Zarautz kirol Elkarteko harrijasotzialeak jardun ziren Eizaguirre, Xabat, Izeta I, Izeta IV eta Iakes. Hauez gain Fausto eta Ugaitz Mugerzak aizkolariak ere bertan eskeini zuten beraien saioa.

Fausto eta Ugaitz

 

Zarautz Saria Akitaniako taldera joan zen, bigarren ZKEhalterofiliako lehen taldea sailkatu zen eta hirugarren Burgosko Sol y Luz taldean Hauen ondoren, ZKEhalterofiliako beste hiru taldeak. Zarautz Sariaren bakarkako sailkapenean ez zen sorpresarik egon. Txapelduna Benjamin Hennequin izan zen, honen ondoren Ivan Garcia Burgostarra eta hirugarren ZKEhalterofiliako Stephan Tsirkin.

2014-07-14 18.09.12

 Gainera txapelketa hau espainiako ligarako 3. jardunaldi puntuagarria izan da. 6 pultsolariko taldeak izaten dira lehian eta Zarauztarrek bi talde atera zituzten, Zarautz Bk 1554,55 puntirekin lehen eta bigarren jardunaldekiko 98 y 49 puntu lortu dituzte, honenbestez bi lehengo jardunaldien ondoren lortutako 17. postua hobetuko dute. ZKEhalterofilian helburua 2012 eta 2013. urtetako ligako 20. postua hobetzea da. Aipatu behar da, ligan tituloaz gain, lehenengo 12 taldeak espainiako taldekako txapelketara sailkatuko direla. ZKEhalterofilia bere istorian 2003 eta 2004. urteetan hartu zuen parte Espainiako taldetako Txapelketa Coruñan eta Gijonen hurrenez urren.

ZKEhalterofilia

Zarautz Ak berriz 1072,19 punturekin 1. Jardunaldiko puntual ez gaindutu arren 2. Jardunaldian baino 98 puntu gehiago lortu zituzten. Horrela, egungo 40. postua hobetuko dute. 

Zarautz kirol elkarteko presidentea den Esteban Collantes, Karmele Alberdi zinegotzia, Aser Lertxundi zinegotzia eta Jon Mendizabal ZKEhalterofiliako presidentearen esku egon zen sari banaketa. Juan Luis Illarramendi alkatea ere hurreratu zen txapelketa gunera. Sari banaketaren ondoren, Jose Mari Illarramendiren familiari oroigarri eman zitzaion.

Jon eta Inko

Eguna ixteko Cachi Bachin afaria eskeini zien antolakuntzak partaide guztiei. Burgos eta Akitaniakoek biziki eskertu zuten euskal gastronomia elkartean ezagutzeko abadagunea izateagatik.

Honenbestez, ZKEko Halterofilia sailak eskerrak eman nahi dizkie babesle eta laguntzaile guztiei. Hauen artean: Zarauzko Turismo Bulegoa, Zarauzko Kirol Patronatoa, Urquia, Euskadiko Kutxa, Zipri, eta batez ere Aiala hostalaritza eskolari eta Argiñanoren sendiari. ZKEhalterofiliak Zarautz Saria egi bihurtzen lagundu duten pertsona danak ere eskertu nahi ditu.

ZKEko halterofilia taldea Uztailean astearte eta ostegunetan 19:00tatik 20:00tara izango da Juan Antonio Mendizabal eta Enrike Kortajarenaren gidaritzapean. Aritzbatalde kiroldegiko halterofilia aretoan entrenatzen, eta halterofilia ezagutu nahi dutenei gonbidapena luzatu nahi die.

 Argazkiak: http://www.zkehalterofilia.com/gallery/index.php/2014ko-Albuma/ZS2014