Imanol Zulaika Brontzezko domina Espainiko txapelketan


Imanol-bronce
Imanol Zulaikak brontzezko domina lortu zuen pasa den larunbatean (azaroak 15) Madrilen ospatu zen 17 urte azpiko Espainiko txapelketan. ZKEhalterofiliako zarauztarrak Euskadiko selekzioarekin parte hartu zuen bertan eta baita lan bikaina egin ere.
Imanolek lehenengo aldiz lortu du Espainiako txapelketara sailkatzeko marka egin eta horrela Euskadiko selekzioarekin hautatua izatea. Azken denboraldian zehar egindako lan onak bere fruituak eman zituzten, sailkapenarako baldintzak betetzea lortuz.
IMAG0076
Imanolek Enrike Kortajarena eta Juan Antonio Mendizabal entrenatzileen begiradapean egindako lanek, gainera fruitu ezin hobeak eman dituzte, izan ere abaidan brontzezko domina lortu du Madrilen. Gainera, jaso eta bultza modalitatean laugarren postua eskuratu zuen, guztira ere laugarren postuan sailkatuz.
Espainiko txapelketan Imanolek lan aparta egin zuen, izan ere txapelketa ez zen errexa izan. Imanol 77kg. arterako kategorian lehiatu zen, nahiz eta bera 71kg-kin 69kg kategorian parte hartzeko aukera izan. Baina ZKEhalterofiliako Juan Mendizabal entrenatzailearen hitzetan “Imanolen prestakuntza eta progresioa epe luzerako da, hortaz kalitatezko entrenamenduekin jarraitu eta hobekuntza progresiboa begiratu behar dugu. Imanolentzako oraingo txapelketa maila hontako lehendabizikoa baldin bada ere, etorkizuera begiratu behar dugu, maila handigoko txapelketak etorriko direlako eta horiei begira gaude lanean.”
Imanol ez zegoen domina lortzeko faboritoen artean, baina abiadan saio ezinhobea egin zuen Jon Mendizabalen gidaritzapean. Lehendabiziko saiakeran bere errekor pertsonala, 75kg, erraz berdindu zuen eta hortxe hasi ziren domina lortzeko estrategiak. Bigarren saiakeran, 80kg jaso zituen eta horrek jarri zuen dominaren lehian. Azkenik, bere markak berriz hautsi eta 83kg jasoaz abiadan brontzezko domina lortu zuen, bere errekorra 8kgtan gaindituaz. Entrenatzailearen estrategiak ezin hobeto funtzionatu zuen, Imanolen lan ederraren laguntzarekin. Aurkari batek 83kg jaso zituen arren gorputz pisuak eman zion Imanoli abantaila, honetaz gain beste bi pultsolariri pixu haundiagoa jasotzea derrigortu zion 83kg jasoaldiak, eta bi hauek 84kg eta 85kg-kin ezin izan zuten altsadi onik egin. Emaitza bikaina aurkarien nibela ikusita, hirugarren sailkatutik zazpigarren sailkatura hiru kiloko aldea bakarrik egon zen izan ere.

Jasotze altxatzeko saioan 95kg-kin ireki zuen Imanolek, bere errekor pertsonala hemen ere. Lehen saiakeran jaso garbi bat egin ostean, bultzan akats tekniko txiki baten erruz, mugimendua ezin izan zuen ondo bukatu. Bigarren saiakeran berriz, beste jaso garbi bat eginda gero, bultzada ere osatu zuen Imanolek, hala ere epaileak txartzat eman zuten jasoaldia. Epaileen erabakia oso zalantzagarria izan zen, askoren esanetan epaileek zorrotzegi jokatu zuten. Egoera honek, presio psikologiko haundia suposatu zuen Imanolentzat. Hirugarren saiakera ona egin behar zuen kanporatua ez izateko. Urtean zehar, txapelketa ezberdinetan landutakoak, gehi indar psikologikoak, hirugarren altxaldi garbia egiteko indarra eman zion. Gauzak horrela, 4. postua lortu zuen Imanolek, domina 105kilotan geratu zelarik.

Guztira 178kiloko marka lortu zuen Imanolek, eta honekin 4. postua. Jasotze altxatzeko ezbeharrak totaleko dominen lehiatik kanpo utzi zuen 6 kiloko aldearengatik.
Hurrengo hiru urteetan Junior mailan lehiatuko da Imanol, taldeko kide den Aitor Gabirondorekin batera, eta azkenengo urtean biek egindako progresioa ikusita, honakoa bezain emaitza apartak edohobeak ikusiko ditugulakoan daude Zarautz Kirol Elkarreko Halterofiliako Sailean. Aupa Mutilak!
Emaitza ofizialak: