Espainiako Taldekako Txapelketarako Sailkatuak


Espainiako Halterofilia Ligako 6. jardunaldiaren ondoren, ZKEhalterofilia gizonezkoen taldeak 7. postua lortu du estatuko ohorezko dibisioan. Gainera, Azaroaren 19an Madrilen ospatuko den Espainiako Kluben Arteko Txapelketara sailkapena lortu du.

Sailkapena lortu duen taldean 8 jasotzaile daude inskribaturik, eta ligako jardunaldi bakoitzerako horietako 6 aukeratu behar izaten dira. 8 jasotzaileak honako hauek dira: Stepan Tsirkin, Danel Lopez, Jon Mendizabal, Iker Guillamon, Borja Bravo, Imanol Zulaika, Cristian Vazquez eta Jaizki Mendizabal. Enrike Kortajarena eta Juan Antonio Mendizabal entrenatzaileek hilabete bat baino gutxiago daukate prestaketaren azken ukituak emateko eta finalerako 6 jasotzaileak aukeratzeko.

6. liga jardunaldia 2016

Prentsan:

http://urolakosta.hitza.eus/2016/11/02/errege-kopako-finalerako-sailkatu-da-halterofiliako-gizonezkoen-senior-taldea/

http://www.diariovasco.com/costa-urola/zarautz/201611/02/campeonato-espana-clubes-20161102000659-v.html?ns_campaign=rrss&ns_mchannel=boton&ns_fee=0&ns_source=tw&ns_linkname=costa-urola