Denbora da Emilio Olazabalek Zarautz Kirol Elkartea sortu zuenetik 1943. urtean. Urte batzuk beranduago, 1967. urtean, atal berri bat sortuko zuen gipuzkoan: halterofilia.
Espainiako Halterofilia Federakuntzan beharrezkoak izan ziren tramitazioak egin eta Gipuzkoako Halterofilia Federazioa sortu zuen, honekin batera federakuntzako lehendakari izendatua izango zelarik. 1981ean Euskadiko Halterofilia Federazioa sortu zuen, hemen ere lehendakari izendatua izan zelarik, 1984. urterarte. Guztira, lehendakari bezala, 17 urtez Gipuzkoako Federazioan eta 3 urtez Euskadikoan jardun zen lanean. Emilio Olazabalen eskutik beti izan ditugu Europako halterofilia izarrak ikusgai, adibide gisa, lehenengo urteko munduko errekorra zuen Reding belgiarra eta baita Terme frantziarra besteren artean.
Bere bizitza osoan beti lanean jardun zen gogor kirola eta kultura bere tokian jarri nahian. Esaldi famatu bat erabiltzen zuen Emiliok halterofiliako txapelketetako Mikrofonoaren aurrean:
“Pultsulari honek bere altxaldiarekin, gure Euskal Herria altxatzen du.”
Emilio Olazabalen ekintza batzuk laburbilduta:
1943
- Zarautz Kirol Elkartearen sortzailea
- 1944. urteko Otsailaren 8an – 10 atal eta egoitza
- Ondartzako Plaieroak – 57 Txapelketa- 2000 mutil eta neskek hartu dute parte
1965
- Orioko Arraun Elkartea
- Zarauzko Maratoi internazionala: 150000 ikusle
- Zarauzko Aste Intelektuala – 20 urte zuzendari
1967
- Oxford Orio estropada – 14000 ikusle
- Gipuzkoako Halterofilia Federakuntzaren sortzailea
- Espainiako Txirrindulari itzulia – Billabona Zarautz eta Zarautz Bilbo
1968
- Zarautz Kirol Elkarteko halterofilia atalaren sortzailea
1970
- Sanz Enea Jauregiaren Salbazioa. Gaur egun Kultur-etxea
- Villa Munda Jauregiaren salbazioa. Gaur Egun Musika kontserbategia
1978
- Euskadirako Joko Olinpikoak proiektuaren egilea
1981
- Zarauzko Kiroldegiaren Inaugurazioa
- Euskadiko Halterofilia Federakuntzaren sortzailea
1993
- Herri Kiroleko Errekoren Taulen egilea: 33000 Mural
- Olazabal liburuaren egilea: 1000 ale
2001
- Orioko kiroldegiaren ideiaren egilea: inaugurazioa
- Zarautz Aia Cross Herrikoia
Proiektuan 1970. urtetik
- Zarauzko biltzar, erakusketa eta auditorioa
- Zarauzko ospitalea
- Unibertsitate fakultatea