Zarautz Saria


Zarautz Saria, ZKEko halterofilia sailak Zarauzko itsas pasealekuan antolatzen duen taldekako eta bakarkako txapelketa internazionala da, eta “Zarautz Saria” talde irabazleari ematen zaio. Gaur egun Euskal Herrian ospatzen diren txapelketa klasikoetatik, Zarautz Saria txapelketa hau, garrantzitsuena dela esan dezakegu, eta bertan maila altuko kirolariak lehiatzen dira.

Jendea Zarautz Saria ikusten

Bestalde, Zarautz Saria euskal kulturarekin ere lotuta doa. Gure artean hain ohiko diren jendaurreko probekin harreman estua dauka halterofiliak, eta harreman hori areagotzeko, herri kirolek presentzia dute Zarautz Sarian.

Familia argazkia Zarautz Sariaren amaieran

ZARAUTZ SARIAREN HISTORIA

1968az geroztik honen inguruan gabiltzanok urtero erakusten diegu kirol hau, herritarrei eta baita kanpotik datozenei, udaran antolatzen den txapelketaren bidez. Zarautzen halterofilia 1968. urtea geroztik dugu eta lehenengo aldiz ikusi zen urtea 1969. urteko “1er trofeo Pais Vasco” izan zen, Zinema frontoian ZKE eta Gipuzkoako Federazioak antolatuta. Bertan, bertako selekziotako kirolariez gain (Gazteizko Rodriguez, espainako txapelduna, Garde nafarra, …) Belgikako eta Frantziako kirolariak ere etorri ziren, hauen artean Reding, munduko errekorra zuena. Hau 3 aldiz ere etorri zen gure herriraino.

Serge Reding Zinema Frontoian

Txapelketa hau, 1974an Musika plazan egitera pasa zen eta izena aldatu zuen “Trofeo Internacional de Halterofilia”. Aurrerago, “Memorial Manuel Grijalba” izena hartu eta azkenengo txapelketa 1996. urtean ospatu zen Zarauzko Kiroldegian. Azkeneko urte horietan, Zarautzen bi halterofilia talde ere egon ziren 1994. urtetik 1996. urtera. Gaur egun duela 40 urte gure artean egon den ZKE ko halterofilia taldea bakarrik gelditzen da Zarautzen. Talde hau 1992. urtean hasi zen Halterofiliako ZARAUTZ saria antolatzen. ZKEk soilik antolatutako txapelketa da hau, eta bertan Zarauzko taldea izaten da lehian urtero urteko beste taldeen aurka. Bestetik 2002. urtean Emilio Olazabalen omenez antolatu zen txapelketa Zinemako Frontoian (Gaztelekua).

Pultsularia 180Kg-rekin Zinema Frontoian

Badira hamaika kirolari, bai Zarauztar bai kanpoko, Zarautz Sarian lehian ibili direnak. Eta inori ez zaio ahazten sari honetan parte hartu izanak. Sari honen txapelduna toki ezberdinetakoak dira: Asturias, Zaragozako San Valero, Burdeosko Girondins eta baita ZKE taldeak ere 6 aldiz.

Zinema Frontoian Pultsulariak Aurkezpenean


2008ko Kartela: Emilio Olazabal Memoriala – XVII. Halterofiliako Zarautz Saria

Zarautz Saria 2008ko kartela