Txapelketa

Istorioa txapelketa gisa sailkatzeko.

Molins De Rei, 2009-VI-20

sailkapena

Ekainaren 20an Molins De Rei-en egon ginen, Tarrasa eta bertako taldearekin lehian. Ekitaldia herriko kirol egun berezi bat zela eta antolatutako erakustaldia zen.

Giro aparta izateaz gain, primeran tratatu gintuzten bertan. Beraz, Molins De Reiko taldeari eta bereziki bertako entrenatzaile den David-i esker beroak bidaltzen dizkiegu hemendik. Urte askotako harremana izan dadila!

Gipuzkoako Senior Txapelketa 2009

Maiatzak 17an Zarautzen ospatu zen Gipuzkoako Txapelketa seniorrean, hiru ZKEhalterofiliako kidek hartu zuten parte.

Jon Mendizabal 94kg 1. postua
Borja Bravo 85kg 2. postua
Inko Illarramendi 85kg 3. postua

Burgoseko txapelketa

sailkapena

ZKE Halterofiliako kideek, hasiera ona eman zioten aurtengo denboraldiari. Lehengo larunbatean (Apirilak 4), Inko, Dani, Borja eta Jon Burgoseraino joan ziren "Trofeo Ciudad de Burgos" txapelketan parte hartzera. Salamanca, Ziburu, Zarautz eta Burgoseko taldeak izan ziren lehian. Sailkapena honakoa suertatu zen:
1- Burgos
2- ZKE Halterofilia
3- Ziburu
4- Salamanca

Sindikatu edukia