2008

Entrenamenduak

Uda ostean entrenamenduak hasi dira ZKEhalterofiliarentzat. Giro benetan ederra dago halterofiliako aretoan. Halterofiliako pultsolariez gain, beste hainbat kirolarik egiten dute beraien prestakuntza ZKEhalterofiliakoen teknikoen begiradapean.

San Mateo jaietako txapelketa - Logroño

2008ko Irailaren 27 larunbatean, logroñon ospatu zen txapelketan parte hartu zuten zkehalterofiliako gure pultsolariek; bertan Logroñoko, Burgoseko eta Iruñako taldeen aurka neurtu zirelarik. Nahiz eta lauko taldeak izan bi pultsolari baino etzeuden txapelketan parte hartzeko moduan, hirugarren batek entrenatzaile lanak egin zituelarik.

2008/2009 denboraldia martxan!

Dagoeneko eman diogu hasiera denboraldi berriari. Astelehena 15ean Senior taldea ZKE Atletismoko taldearekin batera aritu da lanean halterofilia aretoan.

Web-gunearen diseinu berria ere finkatu dugu. Hala ere, oraindik zuzenketa batzuk falta zaizkigu egiteko atal batzuetan.

Sindikatu edukia