Txapelketei buruz eginiko sarrerak

Txapelketa Zerrenda 2008

Txapelketa Zerrenda 2008/Iraila

  1. San Mateo jaietako txapelketa - Logroño

    2008ko Irailaren 27 larunbatean, logroñon ospatu zen txapelketan parte hartu zuten zkehalterofiliako gure pultsolariek; bertan Logroñoko, Burgoseko eta Iruñako taldeen aurka neurtu zirelarik. Nahiz eta lauko taldeak izan bi pultsolari baino etzeuden txapelketan parte hartzeko moduan, hirugarren batek entrenatzaile lanak egin zituelarik.

  2. Torneo Santa Cruz

    Irailak 13an Galdakaoko festen barnean ospatu zen Trofeo Santa Cruz txapelketak ZKEhalterofiliako partaidetza izan zuen. Bizkaiko lurraldetara Jaizki hurbildu zen Zarauzko taldearen izenean. Entrenamendu gutxi ostean marka apala baina etorkizunari begira garrantzitsua lortu zuen zarauztarrak: 68kg gorputz pisuarekin abioan 80kg eta jaso eta bultzan 100kg jaso zituen, denera 240 bat sinclair puntu lortu zituelarik, oraindik ere bere errekorretik urrun.