Txapelketei buruz eginiko sarrerak

Txapelketa Zerrenda 2009

Txapelketa Zerrenda 2009

  1. XVIII. Zarautz Saria

    Uztailaren 12an ospatu zen Zarauzko Halterofiliako XVIII. saria.

    Ondartzako pasealekuan izan ziren lehian Zaruzko taldea, Burgoseko Sol y Luz taldea eta Ziburuko Halterofilia taldeak.
    Txapelketaren hasieran, Zarauzko Hugo Agoües, Aitor Martinez, Ibon Eguskiza eta Danel Lopez gazteek, Halterofiliaren teknika erakustaldi aparta erakutsi zuten, berau menderatzen dutela frogatuz.

  2. Molins De Rei, 2009-VI-20

    sailkapena

    Ekainaren 20an Molins De Rei-en egon ginen, Tarrasa eta bertako taldearekin lehian. Ekitaldia herriko kirol egun berezi bat zela eta antolatutako erakustaldia zen.

    Giro aparta izateaz gain, primeran tratatu gintuzten bertan. Beraz, Molins De Reiko taldeari eta bereziki bertako entrenatzaile den David-i esker beroak bidaltzen dizkiegu hemendik. Urte askotako harremana izan dadila!

  3. Gipuzkoako Senior Txapelketa 2009

    Maiatzak 17an Zarautzen ospatu zen Gipuzkoako Txapelketa seniorrean, hiru ZKEhalterofiliako kidek hartu zuten parte.

    Jon Mendizabal 94kg 1. postua
    Borja Bravo 85kg 2. postua
    Inko Illarramendi 85kg 3. postua

  4. Burgoseko txapelketa

    sailkapena

    ZKE Halterofiliako kideek, hasiera ona eman zioten aurtengo denboraldiari. Lehengo larunbatean (Apirilak 4), Inko, Dani, Borja eta Jon Burgoseraino joan ziren "Trofeo Ciudad de Burgos" txapelketan parte hartzera. Salamanca, Ziburu, Zarautz eta Burgoseko taldeak izan ziren lehian. Sailkapena honakoa suertatu zen:
    1- Burgos
    2- ZKE Halterofilia
    3- Ziburu
    4- Salamanca

  5. XVIII. Halterofiliako Zarautz Saria (2009ko Uztaila)

    sailkapena

    Momentu honetan txapelketa prestatzen gabiltza, informazio gehiago laster.