Txapelketei buruz eginiko sarrerak

Txapelketa Zerrenda 2011

Txapelketa Zerrenda 2011

  1. Euskadiko Kadete eta Promesen Liga

    Atzo arratsakdean, Azaroak 5, Danel Lopez eta Ibon Eguskiza zarauztar gazteak Galdakaon izan zen Euskadiko Kadete eta Promesen ligaren 3. jardunaldian izan ziren lehian Gipuzkoako taldearekin batera.

    Ibonek Abioan 55 kg jaso zituen eta Kargatze altxatzean 70 kg. Horrela, kadeteen sailkapenean 4. postua eskuratu zuelarik.

  2. Gipuzkoako 17 urte azpikoen txapelketaren emaitzak


    Gaur goizean, Urriak 29, Danel Lopez eta Ibon Eguskiza zarauztar gazteak Billabonan izan den 17 urte azpikoen Gipuzkoako txapelketan izan dira lehian.
    Ibonek 69kiloko kategorian zilarrezko domina eskuratzea lortu du bere Abiadako, eta Kargatze-altxatzeko marka pertsonalak gaindituz, 60 kg eta 75 kg jaso dituelarik hurrenez hurren.

  3. IV. Emilio Olazabal Memoriala - Zarautz Saria 2011

    Aurreko Larunbatean (uztailak 16), IV. Emilio Olazabal Memoriala izan zen Zarauzko Malekoian eguraldia lagun izan zutelarik. Kirol festa handia izan zen Halterofilia txapelketa parea Akitania, Ziburu, Molins de Rei, Errioxa, Burgos eta herriko 29 kirolarien eskutik eta Herri kirol erakusketekin.

  4. IV. Emilio Olazabal Memoriala

    IV. Emilio Olazabal Memoriala - Uztailak 16, 16 de Julio

    * 11:00 – 13:00 Gazteen Zarauzko Halterofilia Saria.
    o Partaideak: Aquitania, Galdakao, Molins de Rei eta Zarautz KE.
    o Herri kirol erakusketa - Exhibicion de deporte rural.
    o Sari Banaketa.

    * 18:00 – 20:30 XXII. Zarautz Saria.
    o Partaideak: Aquitania, Burgos, La Rioja, Ziburu y Zarautz KE.
    o Herri kirol erakusketa - Exhibicion de deporte rural.

  5. ZKEHalterofilia Altxkadi Sarian hurrengo larunbatean

    sailkapena

    Hurrengo larunbatean (uztailak 2), ZKEHalterofilia taldea Donibane-Lohizunen izango den Altxkadi Sarian hartuko dute parte 10engo. Bertan 4kideek osaturiko 6 talde lehian ikusi ahal izango dira.